GURE OBRARIK BEREZIENAK

NOAIN-ELORTZIBARKO UDALA

Herria: Noain (Nafarroa)
Bezeroa: Noain-Elortzibarko Udala
Urtea: 2009

Ingurumen-jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren aldeko apustua egin zen, eta, hain zuzen, Noain-Elortzibarko udaletxea horren isla da.
Eraikina egin zenean, irizpide bioklimatikoei jarraitu zitzaien, eta energia-kalifikazio handiena du. Hotz- eta bero-sistemak erregulatzen dituen geotermia-sistema dago, lurretik datorren energiari probetxu ateratzen diona.
Fatxada polikarbonato zeharrargiz egina dago, eta nolabaiteko azal bikoitza edo ganbara aireztatua eratzen du beirekin; era horretan, energia- eta argi-kontsumoa urte osoan zehar murriztuko dela ziurtatzen da. Eraikinaren kanpoaldea mahatsondo-hostoz estalita dago, terrazan eta fatxadaren behealdeko parterretan dauden jardineretan landatuta daude eta. Landarearen izpiak bi norabideetan estekatzen joatekoak ziren, fatxadaren altzairuzko egitura trinkotzeko. Mahatsondo-landareak isolatzaile natural bihurtzen dira udan eta neguan, itzala ematen edo argia pasatzen uzten baitute. Urtaroz urtaro, hostoen kolorea aldatzen doa.

Qué hacemos

Otras obras destacadas

Eraikina Areatza kaleko 3an dago, Bilboko alde zaharrean, ibaiadarraren mugakide. Fatxada nagusiak Areatzako porturantz jotzen du, Areatzako lorategiak eta Arriaga plaza aurrean, Arriaga Antzokia buru dela. Babes integraleko mailarekin katalogatuta dago, eta, oro har, Fenix eraikin gisa ezaguna da.

Obrasespeciales
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.