GURE OBRARIK BEREZIENAK

COSO 42KO ERAIKINA BIRGAITZEA

BERRITZEA ETA BIRGAITZEA
BERRITZEA ETA BIRGAITZEA
KALITATE ONEKO MATERIALAK
KALITATE ONEKO MATERIALAK
INTERES ARKITEKTONIKOA
INTERES ARKITEKTONIKOA

Herria: Zaragoza (Zaragoza)
Bezeroa:
Cubican Desarrollos S.L
Urtea:
2005
Zaragozako Coso kaleko 42an dagoen eraikina birgaitu zen, eta bertako zenbait solairu egokitu ziren, Nafarroako Kutxaren bulegoak bertan ipintzeko.

Lehenago, Aragoiko Bankua eta Savoy jatetxea zeuden eraikinean. Hiriko hirigune historikoan dago, eta interes arkitektonikoko eraikin gisa izendatu da. Zaragozan egitura metalikoko karga-hormekin eginiko lehen higiezinetako bat da.

Obren xedea eraikinaren hasierako irudia berreskuratu eta jatorrizko erabilera ematea zen. Izan ere, bulegoetarako espazio zabalak sortu ziren, lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren solairuetan, eta atikoan.

Horretarako, estalkiak, fatxadak, forjaketak eta egitura berritu ziren. Hainbat lan egin ziren: arotzeria, pintura, sarrailak, beirak, sareak berritzea, solairu guztiak lotzen dituen igogailu berria, etab.

Horiek guztiak amaitutakoan, sotoa, beheko solairua eta solairuartea egokitu ziren, Nafarroako Kutxaren eskualdeko zuzendaritza bertan ezartzeko.

Qué hacemos

Otras obras destacadas

Eraikina Areatza kaleko 3an dago, Bilboko alde zaharrean, ibaiadarraren mugakide. Fatxada nagusiak Areatzako porturantz jotzen du, Areatzako lorategiak eta Arriaga plaza aurrean, Arriaga Antzokia buru dela. Babes integraleko mailarekin katalogatuta dago, eta, oro har, Fenix eraikin gisa ezaguna da.