Gizarte-arloko ekimenetan eta komunitatearentzat interesgarriak diren ekimenetan parte hartzen du Obras Especiales taldeak, eta babestu egiten ditu gure gizartearen garapenean laguntzeko.
Elkarlanean aritzen gara enpleguarekin lotuta dauden entitate eta zentro bereziekin, eta hainbat gizarte-ekimen edo kirol-entitaterentzako babes- eta mezenasgo-programak bideratzen ditugu. Halaber, barne-sentsibilizazio ekintzetan ere murgiltzen gara, gure taldea gizarte-erantzukizunaren garrantziaz ohartu dadin.
Urtetan zehar, hainbat entitate sozialekin ibili gara elkarlanean; esate baterako, hauekin: Ilundain Haritz Berri Fundazioa, Tasubinsa, Coprin, COAR, Gupost, Eurolan, eta AECC.
Obras Especiales taldeak babes- edo mezenasgo-programak ditu, eta, horien bidez, kirol- eta kultura-entitateei laguntzen diegu. Igaro diren urteetan zehar, lan egin dugu, besteak beste, Kursaal Fundazioarekin, Donostiako Jazzaldiarekin, Nafarroa Oinezekin, Arte Garaikideko Uharteko Zentroarekin, Huesca eskubaloi-taldearekin, emakumezkoen UNB saskibaloi-taldearekin, Dunboa Eguzki taldearekin, Aramon Bikerekin eta Arteaga Derio taldearekin.
Gure langileei zuzendutako babesletza pertsonalerako programa bat dugu, parte hartzen duten edo lagundu nahi dituzten jarduera guztiak (kirola, kultura, jarduera sozialak) sustatzeko.
Era berean, gizarte-erantzukizuna sustatzen duten hainbat forotan aritzen gara.