LEGEZKO SARRERA- ETA ERABILERA-BALDINTZAK
Nor garen
Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, S.A.U. (hemendik aurrera Obras Especiales) enpresaren helbide soziala eta fiskala hau da: Remiro de Goñi kalea, 38 behea, 31010, Iruña (Nafarroa). Informazio gehiagorako, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan: contacto@obrasespeciales.com.
Nafarroako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: 414 liburukia, 126 folioa, 3.948 orria. IFZ: A-31083009.
Sarrera eta erabiltzaileak
www.obrasespeciales.com webgunera sartzen den pertsona ERABILTZAILEA izango da; ERABILTZAILEAk guztiz eta erreparorik gabe onartuko du ERABILERA-BALDINTZA hauetako bakoitza.
Aldaketak
Obras Especiales enpresak, webgunearen zerbitzuak hobetzeko asmoz, horren aurkezpena, konfigurazioa, espezifikazio teknikoak, edukiak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo aldi baterako ezabatzeko eskubidea du; edozein momentutan egin ahal izango du hori, alde bakarretik eta ERABILTZAILEAri aldez aurretik jakinarazi gabe.
Halaber, erabilera-baldintza hauek zein www.obrasespeciales.com webguneko beste edozein baldintza berezi edozein momentutan aldatzeko eskubidea du.
Erabilera-baldintzak
ERABILTZAILEAk www.obrasespeciales.com webguneko eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du; ezingo dira legez kanpoko jardueretarako edo ordena publikoaren, defentsa nazionalaren edo osasun publikoaren aurkako jardueretarako erabili. ERABILTZAILEAk aurreko paragrafoan adierazitako oinarriak errespetatuz erabili beharko ditu eduki eta zerbitzuak.
Jabetza intelektual eta industriala
Obras Especiales enpresa da www.obrasespeciales.com webguneko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen, diseinu grafikoaren eta kode informatikoen, baita izen komertzialen, marken eta zeinu bereizgarrien titularra (beste titularren batenak direla zehazten ez bada).
Titularren baimenik gabe edukiak erreproduzitzean, banatzean, komertzializatzean edo eraldatzean, Legeak babestutako jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak urratuko dira.
ERABILTZAILEAk horiek urratzen baditu, Obras Especiales enpresak dagozkion egintza administratibo, zibil edo penal guztiak hartu ahal izango ditu.
Bermeak eta erantzukizunak baztertzea
www.obrasespeciales.com webgunean sartzeko eta erabiltzeko erantzukizuna ERABILTZAILEArena baino ez da izango.
Obras Especiales enpresak ez du beren gain hartuko berea ez den informazioaren zehaztasunaren, egiatasunaren eta iraunaldiaren gaineko erantzukizunik, baldin eta informazio horren edukiak hirugarrenen informazio-iturrietakoak badira. Horri dagokionez, berak zuzenean sortutako eta Copyrightekin Obras Especiales enpresaren markatzat edo jabetza intelektual edo industrialtzat identifikatutako zerbitzu propioen eta edukien erantzule baino ez da izango Obras Especiales enpresa.
Obras Especiales enpresak ez du bermatuko eta ez du bere gain hartuko inguruabar hauen ondorioz sortutako edozein motatako kalte-galerarik:
1. www.obrasespeciales.com webgunearen funtzionamenduaren jarraitasunik eza eta webguneen funtzionamendu okerra.
2. www.obrasespeciales.com webguneko zerbitzu eta edukien erabilerarik, egokitasunik edo baliotasunik eza, ERABILTZAILEAren emaitza eta itxaropenei dagokienez.
3. ERABILTZAILEAren ordenagailuan birusak edo programak egotea, edo hirugarrenek www.obrasespeciales.com webgunean eskainitako zerbitzuetan birusak egotea.
4. ERABILTZAILEek webgunea eta informazio eta zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko darabiltzaten motari, baldintzei, ezaugarriei eta inguruabarrei buruz baimenik gabeko hirugarrenek izan dezaketen ezagutza.
5. Inola ere ez, arduragabekeria barne, negozio-galera, erabilera-galera, etekin-galera, datu-galera, webguneko zerbitzuetara sartzearen edo erabiltzearen ondorioz, edo eremu horren barruan egoteagatik, sortutako zeharkako kalteek, bigarren mailakoek, bereziek edo ondoriozkoek eragindakoak.