José Ballarínek 1979an sortutako eraikuntza-enpresa familiar bat gara, eta beraz, 47 urteko eskarmentua dugu sektorean. Egun, hirugarren belaunaldia buru, balio berberekin, konpromiso berarekin eta ongi egindako lanaren arduraz eraikitzen jarraitzen dugu.
Izan ere, ibilbideak sektoreko erreferente gisa finkatu gaitu, Espainiako top 50 enpresen artean.
Gure eskarmentu sendoak obra-mota desberdinei ekarpena egiten die, izan obra zibila zein eraikingintza.
Gure kudeaketa-ereduak bezeroa du ardatz, eta kualifikazio handiko profesionalek osatzen dute; hari esker, arrakasta bermatuta ekin diezaiokegu edozein eraikuntza-proiekturi.
Aragoin, Nafarroan, EAEn, Madrilen eta erkidego mugakideetan ditugu bulegoak.
Gure bezeroak, eremu publikokoak zein pribatukoak, garatu ditzakegun askotariko proiektuen isla dira, horiek gauzatzeko modalitate desberdinetara egokitzen baikara: kontrata, giltza eskura proiektuak, lankidetza-proiektuak zein administrazio-emakidak.
Jose Ballarin jaunak eraikuntza-enpresa txiki bat sortu zuen Nafarroan, obra zibiletako lanetan espezializatuta zegoena.
Profesionalizatu eta dibertsifikatu. Kudeaketa-programa berriak ezarri ziren; profesional kualifikatu berriek bat egin zuten enpresarekin; lehen ABEE handiak sortu ziren; eta eraikingintzako lanak egiten hasi ginen.

Taldeko enpresek bat egin zuten.

Taldeko enpresek bat egin zuten.
Produkzioko erregistroa eta negozioen karta