www.obrasespeciales.com webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu haren web-orrietan errazago nabigatzeko eta ERABILTZAILEei eskainitako zerbitzuak eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak izateko. Erabilerari buruz gehiago jakiteko, jo Obras Especiales enpresaren Cookien Politika atalera.
Datu pertsonalen babesa
Tratamendu mota horiei buruzko informazio gehiagorako, jo Pribatutasun-politika atalera.
Ingelesezko eta euskarazko itzulpenak
Webguneko informazio eta dokumentazioaren ingelesezko eta euskarazko bertsioek informatzeko helburua baino ez dute. Bertsio horietakoren baten eta jatorrizkoaren artean desberdintasunik balego, gaztelaniazko bertsioa gailenduko litzateke bestearen aurrean.
Aplikatu beharreko jurisdikzioa eta legedia
Erabilera-baldintza hauek Espainiako legedian ezarritakoaren arabera arautuko dira.
Webguneak cookieak erabiltzen ditu.
Webguneko cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Gainera, webgunearen erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu gure sare sozialetako, publizitateko eta web analitikako partnerrekin, eta horiek beste informazio batzuekin konbinatu dezakete, hau da, eman dieten informazioarekin edo beren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz bildu dutenarekin. Cookieak konfigura ditzakezu “Konfigurazioa” aukerari klik eginez, edo gure cookien politika onartu eta nabigatzen jarrai dezakezu.
Pribatutasun-politika
Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, S.A.U., enpresak (hemendik aurrera OBRAS ESPECIALES), EBren pertsona fisikoen babesari buruzkoa datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin eta indarrean dagoen Datuen Babesaren arloko beste arau batzuekin bat eginda, https://www.obrasespeciales.com webguneko (hemendik aurrera Webgunea) Erabiltzaileen esku jartzen du erabiliko duen Pribatutasun-politika; politika hori Erabiltzaileak webguneetara, aplikazioetara eta beste edozein plataforma digital edo bide elektronikotara sartzeko modu boluntarioan emandako datu pertsonalak tratatzeko erabiliko da. Era berean, OBRAS ESPECIALES enpresaren sare sozialetako Erabiltzaileen datu pertsonaletarako erabiliko da politika hori, enpresarekiko harremanaren arabera.
OBRAS ESPECIALES enpresak webguneko Erabiltzaileei jakinarazten die beren datu pertsonalak tratamendurako egokiak eta beharrezkoak direnean eta gehiegizkoak ez direnean baino ezingo direla lortu, eskuratu diren eremuari eta helburu zehatz, esplizitu eta legitimoei dagokienez. OBRAS ESPECIALES enpresak datuen babesaren arloan unean-unean indarrean dagoen legeria betetzeko konpromisoa adierazten du.
Erabiltzaileak berak onartzen du OBRAS ESPECIALES enpresak hark emandako datu pertsonalak erabiltzea hemen adierazitako helburuetarako, Pribatutasun-politikan jasotakoaren arabera.
OBRAS ESPECIALES enpresak datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartzen ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta jaso ditzaketen arriskuak kontuan hartuta.
Pribatutasun-politikan eta informazioa administratzeko praktiketan egindako edozein aldaketa modu egokian islatuko da, eta OBRAS ESPECIALES enpresak beharrezkotzat jotzen duenean gehitu, aldatu edo ezabatu ahal izango du Pribatutasun-politika hori.
Emandako datuak egiazkoak eta zilegiak izatea Erabiltzailearen, ez beste inoren, erantzukizuna izango da.
Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Sozietatearen izena: Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.A.U.
IFZ: A31083009.
Helbidea: Remiro de Goñi, 38 behea 31010 Iruña (NAFARROA).
Telefonoa: +34 948 187 707
Harremanetarako helbide elektronikoa: contacto@obrasespeciales.com
Datu pertsonalen erabilerari buruzko zalantzak argitzeko, Datuen Babeserako Departamentuarekin harremanetan jarri ahal izango da Erabiltzailea, posta arrunteko helbidea erabiliz edo rgpd@obrasespeciales.com helbide elektronikoaren bidez.
Zer datu pertsonal jasotzen ditugu webgunearen bidez?
Erabiltzaileak emandako datuak webgunea bisitatzean jasotzen ditugu edo, bestela, gurekin aukera hauetako baten bidez harremanetan jartzean:
Kasu batzuetan, datu pertsonalak zeharka lortzen dira helburu estatistiko hutsarekin, cookieak erabiliz gure webgunearen erabilera aztertu ahal izateko edo balio erantsiko zerbitzuak eman ahal izateko, hala nola gure bulegoen kokapen-mapa (gure cookien politika kontsultatu daiteke).
Beste kasu batzuetan, datu pertsonalak zuzenean ematen ditu Erabiltzaileak, datuak biltzeko formularioen bidez (formulario bakoitzean bere helburua adierazten da), prestatutako bideen bidez gurekin harremanetan jartzen denean, gure sare sozialetako profiletan harpidetzen edo profil horietako komentario, iritzien bidez, edo profiletako edukiak partekatuz gurekin harremanetan jartzen denean. Halaber, OBRAS ESPECIALES enpresako lan-eskaintzan parte hartzeko.
Zer helbururekin tratatzen ditugu Erabiltzailearen datu pertsonalak?
– OBRAS ESPECIALES enpresak helburu hauekin jaso eta tratatzen ditu aipatutako plataforma digitaletako Erabiltzaileen datu pertsonalak:
– Konpainiaren negozio-lerroei eta lotutako proiektu nagusiei buruzko informazioa emateko.
– Erabiltzaileen esku jarritako bideen bitartez egindako informazio-eskaerei erantzuteko.
– Hautaketa-prozesuetan parte-hartzeko.
– Helburu estatistikoetarako, Erabiltzaileen portaera eta joerak aztertzeko eta horiei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak nola hobetu aztertzeko.
– Iruzurrak detektatzeko eta ikertzeko, bai eta legez kanpoko beste jarduera batzuk eta gure Pribatutasun-politikaren, Lege Oharraren eta/edo Erabilera-baldintzen urraketa potentzialak ere.
Helburu horietarako datuak ematen ez badira, ezingo dira eskatutako zerbitzuak eskaini. Erabiltzaileak edozein unetan aurka egin ahal izango dio bere datu pertsonalak tratatzeari.
Zein da Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa?
Datuak tratatzeko oinarri juridikoak hauek dira:
– Erabiltzailearen baimena, datuak betetzean eta irakurri eta onartu izanaren laukiak markatzean, bai eta formulario eta eskaerak betetzean ere.
– Kasu bakoitzean aplikagarriak diren arau-betebeharrak betetzea.
– OBRAS ESPECIALES enpresaren erabiltzaile, bezero eta hornitzaileen artean ezarritako harremanak mantentzea.
Zenbat denboraz gordetzen ditu OBRAS ESPECIALES enpresak Erabiltzailearen datu pertsonalak?
Oro har, bildu ziren helbururako behar den denboran gordeko dira datuak, eta, betiere, Erabiltzaileak ez baditu datuak ezabatzeko eta/edo ezeztatzeko eskubideak gauzatzen. Horrez gain, datuak legezko epeak beteta gordeko dira, kasu bakoitzean indarrean dauden araudien arabera.
Nori utziko zaizkio Erabiltzailearen datu pertsonalak?
OBRAS ESPECIALES enpresaren jardueraren arabera, hauei utziko zaizkie datuak:
– Komunikazioen eta informazio-zerbitzuen prestazioen arloan eskumena duten Administrazio Publikoko erakundeei eta kontsumoaren arloan eskumena duten erakundeei, Erabiltzaileen erreklamazioei erantzuteko.
– Web analitikako zerbitzuen arduradunei: Webguneak Estatu Batuetako Google LLC entitatearen Google Analytics zerbitzuak ditu. Tresna hori erabiltzeagatik erabiltzaileekin harremanetan egoteak berekin dakar webgunearekin erlazionatutako datuak, analitikoak eta teknikoak, nazioartean transferitzea. Transferentzia EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babesean egiten da. – Informazioa webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt000000001L5AAI
– Sare sozialetako titularrak: OBRAS ESPECIALES enpresak Twitter, Facebook, Google+, Instagram eta YouTube sare sozialak erabiltzen ditu edukiak partekatzeko: Profil edo tresna horiek erabiltzeagatik erabiltzaileekin harremanetan egoteak berekin dakar webgunearekin eta sare sozialetako profilekin erlazionatutako datuak, analitikoak eta teknikoak, nazioartean transferitzea; sare sozialetako enpresetako zerbitzarietan tratatzen dira erabiltzaileek profil horien bidez emandako datuak.
Zer eskubide ditu Erabiltzaileak guri datu pertsonalak ematean?
Interesatuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, eraman, mugatu edo aurka jartzeko eskubideak gauza ditzake, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, S.A.U. enpresaren aurrean, Datuak Babesteko Departamentura (Remiro de Goñi, behea 38, 31010, Iruña, Nafarroa) idatzi bat edo rgpd@obrasespeciales.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz; bi kasuetan NANaren edo beste identifikazio-agiri baten kopia ere bidali beharko da. Era berean, emandako baimena edozein momentutan kendu ahal izango du goian adierazitako helbidera joz, eta Kontrol-agintaritzan erreklamazioa aurkeztu ahal izango du (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.aepd.es).
Azken eguneratzea: 2020ko apirilaren 2a