NOAIN-ELORTZIBARKO UDALA
Ingurumen-jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren aldeko apustua egin zen, eta, hain zuzen, Noain-Elortzibarko udaletxea horren isla da.
Gehiago ikusiHerria: Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa)
Bezeroa: Ayuntamiento de Donostia – San Sebastián
Urtea: 2010
Ametzagainako parkeak 37 hektarea hartzen ditu Loiolan, Garberan eta Intxaurrondon zehar. Donostiako handiena da, eta sekulako birika berdea hirirako. Lau fasetan egokitu zen:
Lehen fasean, Otxokiko parkearen eta Garberaren arteko lursailetan lan egin zen. Lur-mugimendu handiak egin ziren belardiak eta egoteko espazioak sortzeko. Bideak ere egin ziren, banku eta guzti, eta 14.000 m²-ko belardi bat; han, 21.000 nartziso landatu ziren. Askaldegia ere prestatu zen, harlauzazko mahai eta aulkiekin. Guztira, 125 haritz-espezie eta 85 gereziondo landatu ziren.
Parkearen bigarren eta hirugarren faseak 2008an abiarazi ziren. Zehazki, aisiarako eremu bat sortu zen gotorlekuaren inguruan, Ametzagainako gotorlekuaren hondarrei balioa emateko. Halaber, basoaren eremua leheneratu zen, baita gune batean begiratoki bat egin ere. Batik bat oinezkoentzat diren ibilbideen sare bat diseinatu zen, paseoan ibiltzeko tokia egon dadin eta auzo mugakideak lotuta egon daitezen.
Obren laugarren fasea 2009an hasi zen, eta, horretan, parkerako hainbat sarrera eta sarbide egin ziren, inguruko auzoetatik: Garberako sarrera eta Ulbako sarrera. Ibilbideak diseinatu ziren oinezkoentzat, auzo mugakideak lotuta egon daitezen.
Ingurumen-jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren aldeko apustua egin zen, eta, hain zuzen, Noain-Elortzibarko udaletxea horren isla da.
Gehiago ikusiBizitoki-eraikin aparta bat da, eta Burgos etorbideko 25ean dago, Chamartin barrutiaren bihotzean.
Gehiago ikusiRanillas etorbidearen kanpoaldea urbanizatu zen, 2008ko Expo Zaragoza esparrurako sarbide nagusia izan zedin.
Gehiago ikusiZaragozako Coso kaleko 42an dagoen eraikina birgaitu zen, eta bertako zenbait solairu egokitu ziren, Nafarroako Kutxaren bulegoak bertan ipintzeko.
Gehiago ikusiPuerta Cinegia eraikina Espainiako plazan dago, Mártires kalearekin eratzen duen izkinan, Zaragozako hirigunean bertan.
Gehiago ikusiEraikina Areatza kaleko 3an dago, Bilboko alde zaharrean, ibaiadarraren mugakide. Fatxada nagusiak Areatzako porturantz jotzen du, Areatzako lorategiak eta Arriaga plaza aurrean, Arriaga Antzokia buru dela. Babes integraleko mailarekin katalogatuta dago, eta, oro har, Fenix eraikin gisa ezaguna da.
Gehiago ikusiBaranda-tarteak eta pilastrak desmuntatu eta berriak jarri ziren Kontxa pasealekuan, Cervantes pareko arrapalatik La Perlaraino doan zatian.
Gehiago ikusiBPE motako 323 etxebizitzak osatzen duten eraikina egin zen. Kooperatiba gisa antolatzekoak ziren.
Gehiago ikusiObraren barnean, Nafarroa Arena kirol-pabilioia eraiki zen. Guztira, 12.000 m² izan ziren (hiru solairu + aparkalekua), 10.000 ikusle sartzeko moduan.
Gehiago ikusi