Eraikitzeak “elementu egokiak erabiliz zerbait egitea” esan nahi du.
Obras Especiales enpresan jakin badakigu elementu horiek aldatu egin direla, eta, horregatik, berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egiten dugu, gure sektorea bizitzen ari den eraldaketa digitalarekin bat eginez.
Berritzea hobekuntza etengabe bilatzea da, prozesuak eta emaitzak optimizatzen, baliabideak aprobetxatzen eta prozesuak arintzen lagunduko diguten soluzioak etengabe bilatzea; azken batean, gure obren kalitatea eta gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzea.
Gure ahaleginak lau arlo estrategikotara bideratu ditugu:
01. Obren plangintza eta kontrola
BIM metodologia ezartzea. BIM metodologia gure barne-lanaren ardatz gisa barneratu dugu: plangintzak, neurketen/aurrekontuen azterketak, kontrola eta jarraipena obran, eta integrazioak gure kudeaketa-programekin.
Lean Construction metodologia ezartzea. Lankidetza-plangintzaren metodologia ezarri dugu LAST PLANNER sistemaren bidez, obren produktibitatea, kalitatea eta segurtasuna hobetzeko, entrega-epeak murrizteko, arriskuaren kudeaketa hobetzeko, etengabeko lanaren fluxua planifikatzeko, etab.
02. Prozesuen eraldaketa digitala
Tresna digitalak sortu nahi ditugu informazioa modu arin, azkar eta dinamikoan gorde, kudeatu eta kontrolatzeko, kostuak, ahalegina eta paperaren erabilera murriztuta. Eta lan-ingurune kolaboratibo, arin eta dinamikoak sortu ere. Proiektu hauek jarri ditugu abian:
Hornitzaileen ataria.
Saldu osteko kudeaketa-tresnak.
Barneko lan-parteen digitalizazioa.
Proiektuen kudeaketa integrala.
Zerbitzuen migrazioa
03. Industrializazioa
Elementuak eta prozedurak industrializatzea obren barruan, bizitegien eraikuntzaren sektorean, zehazki, bai solairu gutxiko eraikinetan, bai altuerako obretan.
04. Eraikuntza jasangarria
Gure obretan ingurumen-kostuak eta karbono-aztarna murriztea lortzea, eta jasangarritasunean aurrera egitea ere.
Ekojasangarritasuna: material jasangarriak erabiltzea (zurezko eraikuntza, elementu birziklatuak…), agregakinak birziklatzea, tokiko hornitzaileak – 0 km
B inpaktuko ebaluazio-galdetegia, jasangarritasunaren arloko indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzeko diseinatua. Acciona-ren eta B Lab Spain-en eskutik, “Neurtu garrantzia duena” izeneko trebakuntza-programa egiten ari gara, ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren (ESG) arloko inpaktuak neurtzeko helburuarekin.
Passivhaus eraikuntzaren irizpideak sustatzea
Bream, Leed ziurtagirien bidezko eraikuntza.
IWER eraikina, Iruñean, oPEN Lab “Open innovation living labs for Positive Energy Neighbourhoods” programaren barruan, Europar Batasunak finantzatua “Horizon 2020 – Green Deal Call – Eraikin eraginkorrak energian eta baliabideetan” programaren bidez.
COOKIEN POLITIKA
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, analitikoak eta publizitarioak, erabiltzailearen nabigazio-ohituretan oinarritutako profilak egiteko. EzarpenakOnartu
Política de privacidad y cookies
Política de privacidad
Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas cookies, las cookies que se clasifican según sea necesario se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza este sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento. También tiene la opción de darse de baja de estas cookies. Pero la exclusión voluntaria de algunas de estas cookies puede afectar su experiencia de navegación.
Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que el sitio web funcione correctamente. Esta categoría solo incluye cookies que garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad del sitio web. Estas cookies no almacenan ninguna información personal.
Las cookies que pueden no ser particularmente necesarias para que el sitio web funcione y se utilizan específicamente para recopilar datos personales del usuario a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados se denominan cookies no necesarias. Es obligatorio obtener el consentimiento del usuario antes de ejecutar estas cookies en su sitio web.