GURE OBRARIK BEREZIENAK

FENIX ERAIKINA BIRGAITZEA

ONDARE HISTORIKOA
ONDARE HISTORIKOA
KALITATE ONEKO AKABERAK
KALITATE ONEKO AKABERAK
BERRITZEA ETA BIRGAITZEA
BERRITZEA ETA BIRGAITZEA

Herria: Bilbo (Bizkaia)
Bezeroa: Grupo Inmobiliario Suquia
Urtea: 2010
Eraikina Areatza kaleko 3an dago, Bilboko alde zaharrean, ibaiadarraren mugakide. Fatxada nagusiak Areatzako porturantz jotzen du, Areatzako lorategiak eta Arriaga plaza aurrean, Arriaga Antzokia buru dela. Babes integraleko mailarekin katalogatuta dago, eta, oro har, Fenix eraikin gisa ezaguna da.

Lehen fasean, Café Boulevard ezaguna birgaitu zen, eta eraikinaren gainerakoaren barrualdea hustu zen. Bere horretan utzi ziren fatxadak, estalkiak eta karga-hormak. Bigarren fasean, eraikina birgaitu zen luxuzko 15 etxebizitza eta bulegoak izan behar zuten 11 lokal eraikitzeko.

Proiektuan, fatxada nagusiaren jatorrizko egiturari eta lotura bertikala osatzen duen eskailerari eutsi zitzaien, baita babestuta dauden gainerako elementuei ere. Etxebizitzak eraikinaren aurrealdean daude, eta bulegoak, berriz, atzealdean, patioetara begira. Sotoa ere birgaitu zen, instalazioen eta zaborren gelak bertan ipintzeko, eta komun bat ere bai, mantentze-lanez arduratzen den langilearentzat. Fatxada nagusia azken berritze-lanetan birgaitu zen; dena den, garbitu eta margotu egin zen. Atariko estetika bere horretan utzi zen, eta jatorrizko kalitate espaziala eta arkitektonikoa sendotzeko moduan berritu, eskailera nagusiaren irizpide berberei jarraituz. Hala, jatorrizko elementu interesgarriak mantendu ziren, eta tratamendu homogeneoa eginez nabarmendu.

Qué hacemos

Otras obras destacadas