GURE OBRARIK BEREZIENAK

NAFARROA ARENA KIROL-PABILIOIA. 1. eta 2. faseak

Herria: Iruña (Nafarroa)
Bezeroa: Nafarroako Gobernua
Urtea: 2010
Obraren barnean, Nafarroa Arena kirol-pabilioia eraiki zen. Guztira, 12.000 m² izan ziren (hiru solairu + aparkalekua), 10.000 ikusle sartzeko moduan.

Pista handi bat dago pabilioiaren erdian, baita taldeko kiroletan (eskubaloia, areto-futbola, saskibaloia eta boleibola, besteak beste) eta banakako kiroletan (tenisa, arte martzialak, gimnasia edo kick boxinga) ibiltzeko espazioak ere. Musika- eta kultura-ekitaldiak ere egin daitezke (adibidez, kontzertuak eta erakusketak), eta gizarte-ekitaldiak ere bai (esate baterako, azokak eta batzarrak).

Erdiko pistan, 10.000 ikusle ere sartzen dira kirol-ekitaldietan; kontzertuak egiten direnean, aldiz, 11.800 ikusle ere egon daitezke.

Pista osagarria erdiko pistari atxikita dago. Bertako pilotalekuan 3.000 ikusle sar daitezke.

Horrez guztiaz gain, hau ere badago: erabilera anitzeko aretoak, kirolaren museoa, haurrentzako arreta eta ludoteka, prentsa-aretoa eta hitzaldietarako aretoa, administrazio-zerbitzuak, mediku- eta kirol-zerbitzuak, ekoizpen-aretoa, eta kafetegia.

Aipatzekoak dira, batetik, metrakrilatozko kuboekin eginiko fatxada berritzaileak, kuboen barnean luminariak baitaude; eta, bestetik, ken daitezkeen harmailak, horien bidez erdiko pistako eta pilotalekuko edukiera alda baitaiteke, eta pabilioiaren premietara eta erabileretara egokitu.
Bestalde, ingurua eta sarbideak ere urbanizatu ziren.

Batez beste, 200 langile aritu ziren egunero.

Qué hacemos

Otras obras destacadas

Eraikina Areatza kaleko 3an dago, Bilboko alde zaharrean, ibaiadarraren mugakide. Fatxada nagusiak Areatzako porturantz jotzen du, Areatzako lorategiak eta Arriaga plaza aurrean, Arriaga Antzokia buru dela. Babes integraleko mailarekin katalogatuta dago, eta, oro har, Fenix eraikin gisa ezaguna da.

Obrasespeciales
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.