GURE OBRARIK BEREZIENAK

KONTXA PASEALEKUKO BARANDA ORDEZTEA. CERVANTES PAREKO ARRAPALATIK LA PERLARAINO DOAN ZATIA

Herria: Donostia (Gipuzkoa)
Bezeroa: Donostiako Udala
Urtea: 2019
Baranda-tarteak eta pilastrak desmuntatu eta berriak jarri ziren Kontxa pasealekuan, Cervantes pareko arrapalatik La Perlaraino doan zatian.

Kontxako baranda fundizioko hainbat baranda-tartek osatzen dute, sekzio karratua duten harrizko pilastretan bermatuak. Horiek, bestalde, harrizko zokalo angeluzuzenetan ainguratuta daude, zeinek azpidura apaingarriak baitituzte. Goitik behera ordeztu dira pilastrak, baranda eta gainerako elementuak. Tarte batzuetan, pilastra metalikoa jarri da, harrizkoaren ordez, pasealekua argiztatzen duten farolen oinarri izateko.

Obras Especiales taldeak horren antzeko jarduketa bat egin zuen 2004an, Klub Nautikoko baranda berritu baitzuen Kontxako hondartzara sartzeko lehen arrapalaraino. Gaur egun, gainera, Kontxa pasealekuko kostako hormaren hegala konpontzen ari da, Errege Etxearen eta Antiguako tunelaren artean.

Qué hacemos

Otras obras destacadas

Eraikina Areatza kaleko 3an dago, Bilboko alde zaharrean, ibaiadarraren mugakide. Fatxada nagusiak Areatzako porturantz jotzen du, Areatzako lorategiak eta Arriaga plaza aurrean, Arriaga Antzokia buru dela. Babes integraleko mailarekin katalogatuta dago, eta, oro har, Fenix eraikin gisa ezaguna da.

Obrasespeciales
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.