IWER eraikina berritzeko proiektua [oPEN Lab “Open innovation living labs for Positive Energy Neighbourhoods”] Europako Batzordeak hautatu eta 5 milioi euroko diru-laguntza jasoko du, eta gu horretan parte hartzen ari gara.

“Arrotxapea, Energia Berdearen Barruti Positiboa” izeneko plan orokor baten barruan dago proiektua, eta ekimen publikoa zein pribatua hartzen ditu. 150en artean aukeratu dute, zehazki, eta Europako abangoardian jarriko du Iruña energia berriztagarrien arloan.

Finantziazioa ‘Horizon 2020 – Green Deal Call – Horizon 2020 – Green Deal Call – Eraikin eraginkorrak energian eta baliabideetan’ programatik dator. Europako Batzordeak sustatzen du, eta Europako Itun Berdea garatzea du helburu. Nazioarteko hiru bazkideetako bat da Iruña, eta OPEN LAB proiektu europarraren atal espainiarraren hartzailea.

EPEAK

Proiektua 2021eko urriaren 1ean hasi zen eta 2026ko martxoaren 31ra arte egongo da martxan.

BAZKIDEAK

AH Asociados, Euskal Herriko Unibertsitatea, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), Iruñeko Udala eta Obras Especiales

HELBURUA

Jarduketak IWER (MATESA izan zen lehen) eraikinaren inguruan eta San Pedroko alokairu sozialeko 12 etxebizitzatan egingo dira. Birgaitze energetikoko teknika berritzaileak aplikatu behar dira eraikin horietan, eta energia fotovoltaikoko instalazio handi bat egin, elektrizitatez hornituko dituena hala eraikin horiek nola auzo osoa; energia-komunitate bat sortuko da horretarako.

Proiektuak, energiaren ikuspegitik, ildo horretan aurrera egingo du, eta, hasiera batean, 900 kWp-eko energia-instalazioa integratuko du IWER eraikinean; horrela, energia-superabita izango duen auzo bat lortzeko bidean jarriko da, ekonomia postindustrialeko testuinguru berri honetan. Eraikinaren ia 46.000 m2-ko azalera eraikia ere (guztiak ez daude oPEN Lab proiektuaren denbora-horizontean sartuta) auzoa dinamizatzeko asmoaren barruan egongo litzateke. Izan ere, merkataritza-gune bat, adinekoentzako zentro bat, fitness zentro bat, loft gune bat eta lan profesionalerako eremu eta bulegoak izango lituzke barruan. Gainera, aparkatzeko 10.437 m2 izango lituzke eraikinak.

Arrotxapeko etorkizuneko Energia Berdearen Barruti Positiboak ekimen publikoa eta pribatua barne hartzen ditu, eta jarduketak egingo dira MATESA industriagune antzinakoan zein etxebizitza-eraikinetan. Bizitegirako ez den eraikin bat (IWER) berritzeko esperientziak eta San Pedroko etxebizitza-blokeen kontsumoen murrizketak energia positiboko auzo baten hasiera ekarriko dute, banatutako energia berriztagarriei eta haien kudeaketa adimentsuari esker betiere. Birgaitze-teknologia berritzaileen saiakuntza-plataforma izango da, lege-esparruaren eskakizunetatik haratago, eta energia-eskaera murriztu eta guztiok ordaintzeko moduko garbia sortuko du, garbia eta tokikoa .