NEGOZIO-ARLOAK

SUHILTZAILE-ETXEA

Herria: Cordovilla (Nafarroa)
Bezeroa: Nafarroako Larrialdietako Agentzia
Urtea: 2009

Nafarroako suhiltzaile-etxe zentralean hiru elementu daude: beheko solairuak eta beste hiru solairuk osatzen duten eraikin nagusia (2.478 m²); biltegia dagoen eraikin osagarria (1.366 m²), Nafarroako suhiltzaile-etxe guztiei zerbitzua ematen diena eta talde espezifikoen (uretako erreskateetarako taldea, mendiko taldea, etab.) materiala gordetzeko baliatzen dena; eta bi eraikinen arteko patioa (2.084 m²).
Eraikin nagusian, beheko solairua eta beste hiru solairu daude:
– Beheko solairuak 455 m² hartzen ditu, eta, hartan, parkeko kontrol-eremua, armairutxoak, eta lehen esku-hartzeetarako biltegia daude. Horrek 1.821 m²-ko garaje batera ematen du, non hogei ibilgailu inguru sar baitaitezke; kanpora eta patiora irteteko hiru kale daude.
– Lehen solairua 548 m²-koa da, eta agintarien eta medikuntzako langileen bulegoak daude. Halaber, komunikazio-sistemak, kontrol orokorrerako sistemak, eta ehun bat lagunentzako prestakuntza- eta batzar-aretoa ere badaude.
– Bigarren solairuak, aldiz, 871 m² hartzen ditu, eta suhiltzaileentzako etxebizitza gisako eremua da. Han, aldagelak, egongela eta logela daude, baita entrenamenduetarako gimnasioa ere, altuera bikoitza eta 70 m² dituena.
– Hirugarren solairua 604 m²-koa da, eta hura da, hain zuzen, suhiltzaile-etxeko administrazio-kontuetarako eremua. Hamahiru bulego daude, Agentziako zuzendarientzat, langile teknikoentzat eta administrazio-langileentzat.

Parkeko eraikin osagarriak edo bigarren eraikinak 1.366 m² hartzen ditu, eta karga-jasogailu batek lotzen ditu bi altuerak. Han, kiroletako eta aisialdiko instalazioak daude, eta balio antzeko aretoak.
Bi eraikinen artean, 2.084 m²-ko patioa dago. Aparkatzeko hamar toki, ibilgailuak garbitu eta aztertzeko eremua, eta suhiltzaile-etxetik irteteko beste arrapala bat daude.