NEGOZIO-ARLOAK

IPARRALDEKO LOTURA BERRANTOLATZEA IRUNGO N-I INGURABIDEAN

Herria:: Irun (Gipuzkoa)
Bezeroa:: Diputación Foral de Gipuzkoa
Urtea:: 2009
Arazo ugari zeuden ingurabidean, trafikoaren intentsitatea eta hiriarekiko loturen behar ez besteko edukiera zirela eta. Hartara, ingurabidea bitan banatu zen 476 eta 480 kilometro-puntuetan, eta lotura berrantolatu zen Iparralde etorbideko bi biribilguneren bitartez, T formako lau elkarguneen ordez.

Ingurabidearen ibilbidea aldatu egin zen, 1.039 metro inguruko luzeran. Orobat, aldatu egin ziren ibilgailuen zein oinezkoen sarbidea Kostorbera, baita Doman enpresarako zein Bidasoa kalerako sarbideak ere.

Aipatzekoa da, bestalde, N-I errepideko paseko egitura berriak eraiki zirela Iparralde etorbidearen eta Dunboa erretenaren gainean. Egiturek bina bao dituzte; bat 28 metrokoa da, eta besteak 15 eta 22 metro arteko argi aldakorra du.
Dunboa erretenaren gaineko igarobidean, aldiz, egitura bakarra egin zen, 36 metroko argia duen bao batekin. Hartara, hiru baoko egitura eraitsi ahal izan zen, beheko sarbidean galibo murriztua duena. Kasu honetan, bitan banatzeko bigarren egiturari etorkizunean helduko zaio, kalte handirik gabe egin ahal izango baita.

Kostorberako sarbidean, oinezkoentzako azpiko bi igarobide egin ziren, baita zenbait horma ere; horietako baten bat ainguratu egin zen.