NEGOZIO-ARLOAK

ERRENIEGAKO TUNELAK

Herria:: Asterain-Uterga (Nafarroa)
Bezeroa: Sociedad Concesionaria “Autovía del Camino S.A.”
Urtea: 2005

Erreniegako tunelak 1 km luze dira, eta 200 m-ra dauden bost galeriak lotzen dituzte; horien bitartez, ebakuazioa batetik bestera bideratu daiteke, segurtasuna xede.
Tunel bakoitza norabide bakarrekoa da, kota 602 m-koa da (egungo errepideak baino 80 m gutxiago), eta bi errei eta espaloiak dituzte.

Lanei ekin zitzaienean, hondeatze-lanen lehen zatia bideratzeko leherketak egin ziren. Lurraren ezaugarriak direla bide, irristatze-arazoak sortu ziren iparreko hegalean, eta obra baldintzatu zuten. Ondorioz, tunelak mendilerroko hegoaldeko hegaletik hondeatu behar izan ziren.

Pantaila nagusia eraiki behar izan zen zorua egonkortzeko; hura eta hegala elkarzutak dira, eta pantaila hormigoi armatuzko 126 pilotek osatzen dute, 14 m-ko altuera eta 80 cm-ko diametroa dutenek.
Eusteko egitura hori 2003ko abuztutik 2004ko urtarrilera bitarte eraiki zen. Hurrengo hilabeteetan, hondeatze-lanak eta egokitu zein estaltzeko lanak egin ziren, hormigoizko 20 cm-ko geruza batekin. Horretarako, neurrira egindako gurdi enkofratzaileak erabili ziren.

Amaitzeko, argiztatzeko, aireztatzeko, suteak detektatzeko eta seinaleztatzeko instalazioak muntatu ziren.