NEGOZIO-ARLOAK

DELICIAS GELTOKIKO EKIALDEA URBANIZATZEA

Herria:: Zaragoza (Zaragoza)
Bezeroa:: Zaragoza Alta Velocidad 2002, S.A.
Urtea:: 2008
G-44-2 eremuko ekialdea urbanizatu zen, AVE trenaren Zaragozako Delicias geltokiaren eta La Almozararen inguruan.

Lanak Delicias geltokiaren inguruan eginiko obraren barruan zeuden, eremu hori guztia egokitu egin baitzen 2008ko Expo azoka dela eta.

Proiektuaren ezaugarri bereizgarriena zera da, lanak egin zirela, funtsean, beherago zeuden kotetan zehar doazen garraio-azpiegituren egitura estalien gainean. Horrek nabarmen baldintzatu zuen proiektua, eta aldez aurretik finkatu ziren laguntza-zamak eta -mugak.

Lan nabarmenak:

  • Ipini zen hodiak 1.400 mm-ko diametro izendatua du, 10 metrotik gorako sakonera duen ezponda baten azpian. Ia 200 m-ko ibilbidea egiten du galeria baten barnean.
  • Urbanizazioak oinarri zituen azalen arteko trantsizioak zeuden, etengabe aldatzen zirela kontuan harturik: 12 m garai ziren ezpondak, 30 m-ko argiak zituzten bideen estalduraren egitura, AVE trenaren tunela, errepideko tunela, etab.