NEGOZIO-ARLOAK

ZAHARREN EGOITZA, ALCALA DE GURREAN. I., II. ETA III. FASEAK

Herria: Alcalá de Gurrea (Huesca)
Bezeroa: Ayuntamiento de Alcalá de Gurrea
Urtea: 2016

Alcala de Gurreako zaharren egoitza eraikitzeko proiektua zenbait fasetan antolatu zen.

Funtsean, azpimarratu behar da, batetik, eraikina lursailera eta desnibeletara egokitzeko ahalegina egin zela, lur-mugimenduak ahalik eta gutxienak izateko; eta, bestetik, paisaiaren aukerei etekina atera zitzaiela. Horretarako, tokian bertan eginiko hormigoizko hormak baliatu ziren eraikinaren oinarri gisa, erabilitako hormigoi koloreztatua bat dator-eta erabat ingurunearekin.

  • Lehen fasean, kanpoaldea urbanizatu zen eta sarbideak zein aparkalekuak egin ziren. Halaber, eraikin erkidearen egitura ere orduan egin zen. Hiru solairuk osatzen dute eraikina: beheko solairua, lursailaren goiko plataformara joateko aukera ematen duena; lehen solairua; eta sotoa.
  • Bigarren fasean, logelen 02 pabilioia egin zen, eta horren kanpoaldea urbanizatu zen. Horrez gain, zoladurak, asfaltoak eta hiri-azpiegiturak (instalazioen sareak) egokitu, berritu eta ezarri ziren, bidean eta egoitzako sarbidean.
  • Hirugarren fasean, ingurua urbanizatu zen.