Herria: Alcalá de Gurrea (Huesca)
Bezeroa: Ayuntamiento de Alcalá de Gurrea
Urtea: 2016
Alcala de Gurreako zaharren egoitza eraikitzeko proiektua zenbait fasetan antolatu zen.
Funtsean, azpimarratu behar da, batetik, eraikina lursailera eta desnibeletara egokitzeko ahalegina egin zela, lur-mugimenduak ahalik eta gutxienak izateko; eta, bestetik, paisaiaren aukerei etekina atera zitzaiela. Horretarako, tokian bertan eginiko hormigoizko hormak baliatu ziren eraikinaren oinarri gisa, erabilitako hormigoi koloreztatua bat dator-eta erabat ingurunearekin.