NEGOZIO-ARLOAK

URA TEBASTIK MENDILLORRIRA ERAMATEKO HODIAK

Herria: Tebas-Mendillorri (Nafarroa)
Bezeroa: Iruñerriko Mankomunitatea
Urtea: 2006
Edateko ura Tebastik Mendillorrira eramateko, hormigoizko hodi bat baliatzen da, xaflazko atorra eta juntura soldatua dituena. Emaria 1.063 l/s-ra ere iristen da.

Hodiaren diametroak aldatzen doaz, eta hiru tarte daude:

  1. Tebastik Noaingo muinora arteko tanga. Lehen zatian, 3.247 m hormigoizko hodi daude, xaflazko atorrarekin eta juntura soldatua; diametroa 1.400 mm da, eta lanerako gehieneko presioa, 6 atm. Bigarren zatian, 2.903 m hormigoizko hodi daude, xaflazko atorrarekin juntura soldatua; diametroa 1.400 mm da, eta lanerako gehieneko presioa, 10 atm.
  2. Noain-Iruñeko ekialdeko ingurabidea: 5.867 m hormigoizko hodi, xaflazko atorrarekin eta juntura soldatua. Diametroa 1.000 mm da, eta lanerako gehieneko presioa, 10 atm.
  3. Iruñeko ekialdeko ingurabidea-Mendillorriko tanga: 1.069 m hormigoizko hodi, xaflazko atorrarekin eta juntura soldatua. Diametroa 1.400 mm da, eta lanerako gehieneko presioa, 10 atm.

Hodiek beharrezko pieza bereziak dituzte ibilbidean zehar (ukondoak, sekzio-balbulak, etab.), baita bentosak eta hustubideak ere.

Ibilbidean zehar, kanalizazioak bideak eta erretenak topatzen ditu. Horien artean, Iruñetik Jacara (Huesca) doan errepidea aipatu behar da; hartan zehar, lurpeko pasabide aurrefabrikatua egin zen, eta pilotez osatutako zenbait pantaila egin behar izan ziren, hodiak dauden hegalak egonkortze aldera.

13km

Ibilbidea

1.400 diametroa

Hodiaren

10atm

Presioa