eu-ua.org nf-school.ru rossiyanavsegda.ru iuorao.ru

NEGOZIO-ARLOAK

TXIMISTA HOTELA

Herria: Lizarra (Nafarroa)
Bezeroa:: Hotel Tximista S.L.
Urtea: 2007
Irin-fabrika bat zaharberritu zen, hotel bihurtzeko.

Lizarran, garai batean Zaldu irin-fabrika izan zena ez zuen inork erabiltzen. Eraikina XIX. mendean egin zen, eta, hura zaharberritzeko, jatorrizko egitura osoa bere horretan utzi zen. Horrelaxe sortu zen egungo Tximista Hotela, Sanvirila hotel-katearen barruan dagoena.

Berritzeko proiektuaren abiapuntua espazioak berrerabiltzea izan zen. Horrez gain, irin-fabrikako jatorrizko makina ugari uztea proposatu zen, berrituta eta edertuta, hainbat areto apaintzeko; esate baterako, logelak eta, batez ere, taberna-kafetegia.

Eraldaketa horretan, biltegia aparkaleku bilakatu zen. Erantsita dagoen eraikinean, mantentze-lanetako instalazioak eta makinak ipini ziren. Hainbat hobetze-lan egin ziren komunikazioen eraikin nagusian: egitura sendotu, ateak eta leihoak ireki, etab. Gaur egun, bertan daude gehien ikusten diren hoteleko guneak.

Hexagono-formako hamabi siloeietekina atera zitzaien, eta 29 logeletako . gehienak haietan eraiki ziren. Lanik nabarmenena siloak eraldatzea izan zen, zalantzarik gabe. Izan ere, ateak eta leihoak egin behar izan ziren haietan, eremuak bereizi eta forjaketa-lanak egin. Siloen lau angeluko beste eraikin batean, zenbait zerbitzu prestatu ziren; adibidez, igogailuak.