NEGOZIO-ARLOAK

SARRIGURENGO KIROL-HIRIA. 2. ETA 3. FASEAK

Herria: Sarriguren (Nafarroa)
Bezeroa: Eguesibarko Udala
Urtea: 2007
Proiektua Carme Pinós arkitektoak sinatu zuen, eta proposamenaren modernitatea nabarmendu behar da, ezaugarri hauek direla bide: bistako adreiluz eginiko fatxada ondulatuak; gortina gisako hormak, beira handiekin; arkupeak, sekzio aldakorreko zur laminatuzko estalkia dutenak; sigi-saga doazen hormak; gune irekiak; eta bertako paisaiarekin bat etortzea.
Proiektu osoa elementu hauek osatzen dute: instalazioetara sartzeko plaza, kanpoko igerilekuak, gizarte-eraikina, kirol-pabilioia eta aldagelen eraikina.

  1. 1. Lanen lehen fasean, gizarte-eraikina egin zen, soto, beheko solairu eta lehen solairuarekin.
    Sotoan, arazketa-sistemak, instalazioak eta biltegiak instalatzekoak ziren.
    Beheko solairuan, hauek guztiak daude: bi igerileku klimatizatu, spa-eremua jacuzziekin, dutxa berezien eremua, erabilera anitzeko aretoak, taberna eta bulegoak. Bigarren solairuan, hauek: terrazak, aldagelak, erabilera anitzeko aretoak, fitnesserako aretoak, gizarte-zentroa, jatetxea eta sukaldea.
    Azalera osoa 6.000 m² ingurukoa da.
  2. 2. Hirugarren fasean, kanpoko igerilekuak egin ziren. Hiru dira: aisiarako igerilekua, erabilera anitzeko igerilekua eta plisti-plasta ibiltzeko igerilekua. Fase horretan, halaber, solarium-eremuak, dutxen eremuak, eta igerilekuak eta eraikin nagusia lotzen dituen oinezkoentzako korridorea ere egin ziren.
    Guztira, 6.970,66 m²-ko azalera eraiki zen.