NEGOZIO-ARLOAK

OLLOKI URBANIZAZIOA

Herria: Olloki (Nafarroa)
Bezeroa: jabekideen batzordea
Urtea: 2002

Hiri-garapen berria egin zen Ollokin, Nafarroan.
Urbanizazioan, 369.658 m²-ko azalera dago, familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko 393 lursailetan banatuta. Horietako bakoitzean, 300 m² daude, gutxi gorabehera. Zuzkidura-erabilerarako 60.582 m²-ko lursail bat egokitu zen, kirol-eremu gisa baliatze aldera. Horrez gain, soropilez eta zuhaitzez betetako berdegune ugari prestatu ziren, eta, erdian, lorategi handi bat.
Urbanizazioan, bide nagusiak erdiko lorategia inguratzen du, eta bigarren mailako bideekin lotuta dago. Nagusia zabalagoa da besteak baino, eta muturrek behera egiten duten 6 metroko farolek igortzen dute argia. Bigarren mailako bideak, berriz, nagusia baino estuagoak dira, eta bola-forma duten 4 metroko farolek argiztatzen dituzte.

Lan hauek egin ziren:
• Lurrak mugitzea
• Sareak eta zerbitzuak kanalizatzea
• Espaloiak eta bideak eraikitzea
• Zoladurak
• Hiri-altzariak ipintzea
• Lorezaintza

369658 m2

-ko azalera

393 lursail
60582m2

Zuzkidura-azalera