eu-ua.org nf-school.ru rossiyanavsegda.ru iuorao.ru

NEGOZIO-ARLOAK

OLIO LUBRIFIKATZAILEAK TRATATZEKO PLANTA ETA KOGENERAZIO-PLANTA HONDAKIN-OLIORAKO

Herria: Gasteiz (Araba)
Bezeroa: Enviroil Vasca S.A
Urtea: 1997

Olioak tratatzeko plantaz gain, instalazio osoa energiaz hornitzen duen kogenerazio-planta ere eraiki zen.

Horretarako, bi industria-pabilioi eraiki ziren, eta motorrak daude bertan. Beste pabilioian, berriz, olioa fintzeko instalazioa ipini zen, gasolioaren antzeko produktua lortzeko. Gainera, olio birziklatua biltegiratzeko tangetarako hormigoizko azpil handi bat, goi-tentsioko transformadoreak gordetzeko nabea eta bulegoen eraikina egin ziren.

Lanen barnean, obra zibila, instalazio mekanikoak (hodiak, tangak…), aireztapen-instalazioak eta instalazio elektrikoak zeuden. Guascor taldeko beste enpresa batzuk arduratu ziren motorrez eta osagarriz hornitzeaz eta fintzeko instalazioa ezartzeaz.