NEGOZIO-ARLOAK

INDUSTRIA-NABEAK CINFA-RENTZAT

Herria: Huarte – Uharte (Navarra)
Bezeroa: Laboratorios CINFA S.A.
Urtea: 2007
Laboratorios CINFA SA enpresak lantegi berria proiektatu zuen Ollokilanda-Urbi Plan Partzialeko D-1 lursailean, Uharte eta Esteribarren. Cinfaren instalazio berrietan, zenbait eraikin daude: bulegoak, lantegiak eta biltegiak.
Obras Especialesek bi nabe eraiki zituen: lantegi gorri deritzona eta espedizio-nabea edo pickinga.

  • • Lantegi gorrian, ekoizpen-gune orokorra, aldagelak, langileen komunak eta biltegiak daude, lehengaiak eta beste hainbat produktu gordetzeko.
    Beheko solairuaren azalera 2.346 m² da, eta instalazio nagusiak egotekoak ziren hor: bulegoak, harrera, biltegiak, aldagelak, ekoizpen-nabea, etab. Solairuartearen azalera 1.400 m² da, eta makinak eta instalazioak han kokatzekoak ziren. Sotoa gune garbi gisa proiektatu zen, 3.075 m²-ko azalerarekin. Aparkaleku gisa erabiltzeko aukera zegoen.
  • • Espedizio-nabearen erdian dagoen gunean, ekoizpen-lanak egiteko asmoa zuten, eta produktuak sartu eta irteteko biltegiak, eta hondakinak bildu eta gordetzeko eremua ere han egotekoak ziren. Nabean 2. sotoa ere badago. 705 m², beheko 2. solairua. 705 m², eta 1.460 m²-ko solairuartea.
11hilabeteko

epea

6281m2

Industria-nabeak