NEGOZIO-ARLOAK

NAFARROAKO OSPITALEKO F PABILIOIA BERRITZEA, AUZITEGIKO PATOLOGIA-ZERBITZURAKO

Herria: Iruña (Nafarroa)
Bezeroa: Nafarroako Gobernua
Urtea: 2008
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ospitaleko F pabilioia birgaitzea erabaki zuen, horren zati batean Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutuko Auzitegiko Patologia Zerbitzua egon zedin.

Zehazki, berrikuntza-lanak egin ziren barruan, eta solairuarte berria eraiki zen. Gainera, beheko solairua berritu eta erdisotoa egokitu zen, ia ez zen-eta erabiltzen.

Eraikinean, solairu bat zegoen, eta galeria bat, sotoan, ospitaleko eraikin guztiak lotzen dituena. Berritze-lanak eginda, aitzitik, solairuartea eraiki zen, laborategiak, auzitegiko patologoaren bulegoa eta klimatizagailuen aretoa kokatzeko. Solairuarte horretako erdiko nabean, hura zeharkatzen duen pasabide bat egin zen, ageriko egitura metalikoz eta beiraz eginiko alboetako bi nabeak lotzen dituena. Lehenagotik ere bazegoen beheko solairuan, berriz, beilatokiak, komunak, ehorztetxeen bulegoak eta autopsia-areto bat daude.

Sotoan, areto berriak sortu dira, galeriaren bi alboetan hondeatuz. Solairu berean, kanpotik sartu eta irteteko bide bat dago. Igogailu bat ipini zen, gorpuak 1. beilatokira eramateko.

Fatxadak bere horretan utzi ziren; arotzeria besterik ez zen aldatu. Hegoaldeko fatxadan, nasa eta jasogailu berriak egin ziren.