NEGOZIO-ARLOAK

NAFARROAKO KANALA. II. TARTEA

Herria: Zabaltzeta (Nafarroa)
Bezeroa: Canal de Navarra, S.A. (Canasa)
Urtea: 2004
Bigarren tartea kanaleko bigarren almenaran abiatzen da, eta Untzitiko aintziran amaitzen. Zehazki, 10.267 m, luze da, eta horietatik 6.487 m tunelak dira, Gongolatzeko mendilerroa eta Elortz zein Erro ibaietako arroen banalerroa zeharkatzeko.

Lanak hiru eremutan egin ziren. Lehen eremua presiopean abian zen tartea da, sifoiak eta tunelak osatzen dutena, eta 1.600 kilometro-punturaino heltzen dena. Bigarrena, aldiz, 4.350 kilometro-punturaino doa. Han, trapezoide-formako sekzio bat dago, aire zabalekoa, eta erregulatzeko konportak daude, Zabaltzetako tuneleko sarrerako zein irteerako almenaretan. Eremu horretara iristeko sarbide bat proiektatu zen, Urrotz-Arrizabalaga errepidetik, eta beste sarbide bat Urrotzetik Gongolatzeko tuneleko sarrerako ahora, han dago-eta aipatu den sifoia. Azkenik, azken eremuak tunela zeharkatzen du, aire libreko ubide bitartez.

Tarte hori diseinatu zenean, luzera osoan emaria segundoko 45 m³ izango zela kontuan hartu zen. Izan ere, garraiorako besterik ez da erabiltzen, eta ez dago ureztatzeko adarrik. Nolanahi ere, ereduzko sekzioak hori baino edukiera pixka bat handiagoetarako dimentsionatu ziren; zehatz-mehatz, segundoko 52 m³-ko emarietarako. Gainera, obrak proiektatu ziren erregulatzeko almenarak eraikitzeko, zeharkako drainatze-lanak egiteko, trantsizioak egiteko eta bideak nahiz sarbideak berritzeko.

Ibilbideak Urrotz, Izagaondoa, Untziti eta Elo udalerriak zeharkatzen ditu, baita Mendinueta, Naxurieta eta Zabaltzeta kontzejuak ere.

10267KM

LUZERA

2tunelak

6487 metro