NEGOZIO-ARLOAK

HAUR-ESKOLA VIANAN

Herria: Viana (Nafarroa)
Bezeroa: Nafarroako Gobernua
Urtea: 2009
Vianako 0-3 urteko umeentzako haur-eskola dagoen eraikina solairu bakar batek osatzen du. Aretoen azalera 1.273 m² da; estalitako jolastokiena, 278 m²; eta estali gabekoena, aldiz, 2.368 m². Eraikina hainbat eremutan bereizita eta antolatuta dago, zeharkako korridore baten laguntzaz:
– Umeen eremua: modulu bikoitzak dituzten lau areto daude, adinaren arabera antolatuta. Atseden hartzeko guneak eta bainugelak daude. Aretoek hego-mendebaldera jotzen dute, eguzki-argi eta babes bila.
– Aulkitxoen eremua: atari nagusiaren ondoan kokatu zen, estrategikoki. Ataritik zuzenean sartzeko aukera dago.
– Langileen eremua, biltegiak, tailerrak eta sukaldea, korridorearen eskuinaldean.
– Jolastoki estalia eta estali gabea korridorearen amaieran daude, eraikinaren ezkerraldean.