NEGOZIO-ARLOAK

GAZOLATZEKO JARDUERA EKONOMIKOEN SEKTOREA URBANIZATZEA

Herria: Gazolatz (Nafarroa)
Bezeroa: Gazolatzeko jarduera ekonomikoen sektoreko Konpentsazio Batzordea
Urtea: 2008

Zizur Zendeko Udalak jarduera ekonomikoen sektore bat urbanizatzea sustatu zuen Gazolatzen, eremu horretako garapen ekonomikoa bultzatze aldera; horretarako, industria-zoru berria bideratu zuen.

Guztira, 387.305 m² urbanizatu ziren, ondulazio leunez jositako topografia baten gainean. Hainbat enpresa nazional eta multinazional bertan ezartzea aurreikusten zen.

Egituran, bide nagusia egin zen, autobidearekiko zuta eta beste bide nagusi bat, paraleloa; bigarren mailako bideak perimetralak dira, eta eraikitzeko lursailetara sartzekoak. Urbanizazioan, aparkatzeko 2.000 toki prestatu ziren gune publikoan, eta beste 1.200 toki, lursail pribatuetan.

Lan hauek egin ziren:
• Lursaila berdintzea
• Bide berriak egitea eta lehendik zeudenekin lotzea
• Beharrezkoak ziren zerbitzuak bideratzea eta industrialdera sartzeko egitura eraikitzea
• Ezpondak, biribilguneak, erdibitzaileak eta berdegunearen inguruko eremua berriz landatzea
• Ura iragazi, atxiki eta biltegiratzeko ijezketa-tanga egitea Era horretan, isurketa-bolumena murriztu daiteke, ubideko euri-isurien emariak ijeztu, eta euri-ura erabili ureztatzeko eta lorezaintzako elementuak garbitzeko

387305m2-KO

AZALERA

3200

LEKU APARKATZEKO

800000m3

LUR MUGITU DIRA