NEGOZIO-ARLOAK

GARAJEETARAKO ERAIKINA, ARRASATEN

Herria: Arrasate (Gipuzkoa)
Bezeroa: Contratas Irurok S.L.
Urtea: 2008
Eraikina ibilgailu arinetarako aparkaleku edo garaje gisa sortu zen, zortzi solairuko profilarekin. Aparkalekuan 253 toki daude (247 + minusbaliatuentzako sei toki).

Goiko estalkian, beste solairu edo atiko bat egin zen (200 m²), merkataritza-galeria gisa erabil daitekeena.

Proiektua lursailaren baldintzen mendean egon denez gero, hiru helburu bete nahi izan dira eraikinaren diseinuarekin: lehenik, estalitako aparkaleku pribatuen ekipamendua egitea, ez baitzegoen horrelakorik; bigarrenik, Gorostiza auzoko irisgarritasuna erraztea; eta, azkenik, oinarrizko merkataritza-ekipamendurako lokal bat prestatzea auzoan, obrari heldu aurretik halakorik ez zuelako.