NEGOZIO-ARLOAK

FAMILIA BAKARREKO 16 ETXEBIZITZA TORRELODONESEN

Herria: Torrelodones (Madrid)
Bezeroa: BROSH
Urtea: 2019
Elkarri atxikita dauden familia bakarreko 16 etxebizitza eraiki genituen, Torrelodoneseko PP AHS eremuko 6.7-3 lursailean. Etxebizitzetan, beheko solairua, lehen solairua eta estalkipeko solairua daude, bai eta estali gabeko aparkatzeko eremua ere, beheko solairuan.
Beheko solairuan (1. solairuartea), egongela, kanpoko terraza eta atzeko lorategia daude.
Orobat, beheko solairuan (2. solairuartea), sarrerak, estali gabeko aparkatzeko eremua (bi toki), portxea, banalekua, office gisako sukaldea, logela edo bulego bat, eta bainugela daude.
Lehen solairuan (3. solairuartea), etxearen eremu pribatua dago; alegia, logela nagusia jantzigelarekin, bainugela, eta terraza edo begiratokia.
Halaber, lehen solairuan (4. solairuartea) ere eremu pribatua dago; zehazki, bainugela bana duten bi logela.
Azkenik, bi solarium daude, solairu ezberdinetan.