NEGOZIO-ARLOAK

ESPACIO URBANO GRAN AVENIDA HANDITZEA

Herria: Santiago, metropolitar eskualdea (Txile)
Bezeroa: Walmart Chile S.A.
Urtea: 2014
Obraren barruan, Espacio Urbano Gran Avenida saltoki-gunea handitzeko eta berritzeko lanak egin ziren. Guztira, 12.650 m² ko azaleran jardun zen, hala handitzeko nola berritzeko lanak aintzakotzat hartuta.

Zehatz-mehatz, lan hauek egin ziren:

– Egiturak sendotu ziren zimenduetan, habeetan eta lauzan; tarte bat handitu zen lauza kolaboratzailea erabiliz; eta, egiturazko elementu horien gainean, eraikina egin zen, egitura metalikoa duena.
– Ibilgailuak sartzeko eginda zeuden aldapak eraitsi ziren, beste batzuk eraikitzeko.
– Berdeguneak moldatu ziren kanpoko urbanizazioan.
– Lurpeko gunea beste era batera antolatu zen, aparkatzeko toki gehiago egon zitezen.
– Saltokien lokalak eraikitzean, bezeroaren eskaerei jarraitu zitzaien.
– Saltoki-gunean, eremuak lotzeko korridoreak egin ziren, lokal gehiago eraiki ziren eta hobekuntzak egin ziren, oro har.
– Kanpoko fatxada berritu zen.