NEGOZIO-ARLOAK

ERREHABILITAZIO PSIKOSOZIALEKO FELIX GARRIDO ZENTROA ETA EGOITZA

Herria: Sarriguren (Nafarroa)
Bezeroa: Nafarroako Gobernua
Urtea: 2010
Errehabilitazio Zentroan, buruko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzen dituzte, eta bi zerbitzu ematen dira. Batetik, egoitza dago, eta 26 lagun ere egon daitezke han, banakako logeletan. Eta, bestetik, errehabilitazio psikosozialeko zentroa da, 60 lagun artatzeko modukoa. Eguneko zentro gisa funtzionatzen du, eta laguntzeko programak eta jarduerak egiten dituzte: osasuna xede duen heziketa, integrazio komunitarioa, autozainketak, psikomotrizitatea, psikoheziketa, etab.

Eraikinean, hiru solairu eta erdisotoa daude. Zehazki, instalazioak erdisotoan daude; arreta eta errehabilitazioa beheko solairuan bideratzen dira; eta egoitzari dagozkion guneak lehen eta bigarren solairuetan daude.