NEGOZIO-ARLOAK

EDATEKO UREN TEBASKO ARAZTEGIA (EUTE)

Herria: Tebas (Nafarroa)
Bezeroa: Iruñerriko Mankomunitatea
Urtea: 2006
Edateko urak tratatzeko Tebasko estazioak Iruñerria urez hornitzea du xede, kontuan izanik 50 udalerri eta 300.000 biztanletik gora daudela bertan.
EUTEren egitura bi blokek osatzen dute. Lehenengoa da handiena, eta, hartan, kontrolerako eraikina dago. Hura eta bigarren blokea elkarzutak dira, eta bigarrenaren altuera txikiagoa da bestearena baino; hartan, iragazkien galeria dago. Bestalde, kontrolerako eraikinean bi multzo daude, hondar-iragazkien eta flotagailuen inguruan antolatuta. Multzo nagusiak bi solairu eta solairuartea ditu, eta hitzaldietarako aretoa, komunak eta aldagelak daude bertan. Multzo nagusiarekiko zut, iragazkien galeria dago. Laukizuzen-formako oinplanoa du, eta txikiagoa da kontrolerako eraikina baino.
Bi blokeek barneko patio antzeko bat eratzen dute, alboetako bi itxita dituena. Hartan daude iragazki irekiak eta dekantagailuak.
Ura Nafarroako Kanaletik heltzen da, 3 m zabal eta 2,68 m garai den ubide batean zehar.