NEGOZIO-ARLOAK

DEBABARRENEKO HODI-BILTZAILEA ETA ADAR OSAGARRIAK. I. FASEA. SORALUZE-MALTZAGA

Herria: Soraluze – Maltzaga (Gipuzkoa)
Bezeroa: Eusko Jaurlaritza
Urtea: 2010

Ibaietako uren kalitatea hobetze aldera, Debabarreneko hodi-biltzailea eta adar osagarriak egin ziren Soraluze eta Maltzaga herrien artean.
Lanak lehen fasekoak ziren, hiru fase aurreikusita baitzeuden sarea osatu bitarte, Eibar, Maltzaga eta Elgoibar artean.
Hodi-biltzaile nagusia bi tartetan banatuta dago. Horietako bat herri artekoa da: Soraluzeko hirigunean hasi eta Maltzaga inguruan amaitzen da, Deba eta Ego ibaien elkargunearen ondoan. Beste tartea herri barnekoa da; zehazki, ezkerraldeko biltzailearen luzapena da uretan gora, Serafin Anchotegui auzunera heldu arte.
Zenbait diametrotako 3087 m hodi dira, eta gehienak Deba ibaiko ibilguan zehar ipini ziren.