NEGOZIO-ARLOAK

BUTROE ERREKAREN ERDIKO TARTEAREN SANEAMENDUA, I. FASEA: MUNGIAKO HUA-BILLELA MENDEBALDEA TARTEA

Herria: Laukiz, Maruri, Gatika y Mungia (Bizkaia)
Bezeroa: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
Urtea: 2014
Butroe errekaren erdiko tartearen saneamenduan, azpiegitura hidraulikoak eraiki ziren saneamendu-sistema orokorra ezartzeko. Horren xedea Laukiz, Maruri eta Gatika udalerrietako eta Mungiako Billela (industrialdeak barne) eta Atxuri (industrialdea soilik) auzoetako biltzaileen isuriak biltzea da.

Saneamendu-sare orokorrak bi helburu ditu: batetik, udalerri horietako gune gehienetako etxebizitzetan sortzen diren isuriak biltzea; eta, bestetik, Mungiako HUAEraino eramatea.

Saneamendu-sistema bi fasetan eraiki zen:
1. fasea: Billela ingurutik Mungian dagoen araztegirainoko tartea.
2. fasea: Laukiz, Maruri, Gatika eta Billelako zati bat (Mungia) zeharkatzen dituen tartea; azken horretan, 1. faseko lanekin bat egiten du.

Orotara, hormigoi armatuzko 906 m hodi sartzea aurreikusi zen (1.200 mm-ko diametroa); 1.237 m kanalizazio zangan, hormigoi armatuzko hodiekin (1000 mm-ko eta 1200 mm-ko diametroak); eta beste 1.775 m kanalizazio, burdinurtuzkoak eta polietilenozkoak.