NEGOZIO-ARLOAK

BILBO-DONOSTIA TRENBIDEKO AMAÑA-ARDANTZA TARTEA BITAN BANATZEA ETA ESTALTZEA

Herria: EIBAR (Gipuzkoa)
Bezeroa: ETS (Euskal Trenbide Sarea)
Urtea: 2015

Lan hauek egin ziren:
• Trenbideko Amaña-Ardantza tartea bitan banatzea eta estaltzea. Azpitarte hori Unibertsitatea-Ardantza tartearen barnean dago (804,00 m). Obraren xedea bai bidaiariak bai salgaiak garraiatzeko gaitasuna hobetzea izan zen, bi bideko tarteen faltagatik baldintzatuta zegoen eta.
• Amañako geltokia eraikitzea, lehengo geralekuaren ordez. Bat egin zuen erabat bitan banatutako tarte berriarekin eta hiriko tartearekin.

Lanek iraun bitartean, helburuetako bat izan zen inguruko garraiobide eta bide nagusiek funtzionatzen jarraitzea; bereziki, hauek:
• Bilbo-Donostia lineak abian jarraitzea.
• Saltoki-guneek, osasun-zentroak eta industria-eremuek behar bezala funtzionatzea.
• Trafikoan egin beharreko desbideratzeak optimizatzea, obrak martxan zeudenean trafikoa inguruan ibil zitekeela ziurtatzeko.