NEGOZIO-ARLOAK

AZPIEGITURA ERKIDEEN ZENTRALA ETA KOGENERAZIO-NABEA TUTERAKO NEKAZARITZA ELIKAGAIEN HIRIAN

Herria:: Tutera (Nafarroa)
Bezeroa:: SPRIN
Urtea:: 2009
Azpiegitura erkideen zentrala Nekazaritza Elikagaien Hiriko energia-bihotza da, industrialdeko enpresak energiaz hornitzen ditu eta. Trigenerazio-planta bat dago, eta lurruna, ur beroa, ur hotza eta argindarra ekoizten dituzte han. Energia-efizientzia % 80tik gorakoa da.

Bi areto nagusi daude eraikinean: berotze-aretoa eta hozte-aretoa. Berotze-aretoa hormigoi armatuz eginda dago, eta 12 metro garai da. Fluido termikoak sortzen dira han: ur-lurruna, ur beroa, etab. Hozte-aretoan amoniakoa eta CO2-a baliatzen dira, eta, horien bidez, hiru tenperaturak lortzen dituzte; alegia, -10, -33, eta -42 gradu.

Kogenerazio-nabea azpiegitura erkideen zentralaren jarraipen-lana izan zen. Kogenerazio-sistema osoa egongo den nabea eraikitzeko, hormigoizko horma aurrefabrikatuak erabili ziren, eta estetikak azpiegitura erkideen zentralarenaren antza du. Hormigoizko egitura aurrefabrikatu bat irteten da nabetik, eta hura industrialde osoa energiaz hornitzen duen aireko instalazioen egitura metalikoarekin lotuta dago.

1000000KG

altzairu

3000m3

hormigoi

12m garai

BERTAN EGINDAKO HORMAK