eu-ua.org nf-school.ru rossiyanavsegda.ru iuorao.ru

NEGOZIO-ARLOAK

APARKALEKUA ETA URBANIZAZIOA, IRUNGO SAN JUAN PLAZAN

Herria: Irun  (Gipuzkoa)
Bezeroa: Ayuntamiento de Irún
Urtea: 2011
Proiektuaren barnean, batetik, hiru solairuko aparkaleku bat egin zen, lurpean; eta, bestetik, San Juan, Jenaro Etxeandia, Leon Iruretagoiena, Prudencia Arbide eta Eliza kaleak urbanizatu ziren.

Hiru solairu horien artean, beheko bi sotoak ibilgailuen aparkaleku gisa sortu ziren, eta lehen sotoa, berriz, udal-erabileretarako egin zen. Aparkalekuan 409 toki daude (197 toki libre eta egoiliarrentzako 212 toki).

Aipatzekoa da aparkalekua beherantz eraiki zela; alegia, egitura egin zen lehenik, goiko lauza, eta, ondoren, obraren gainerakoa barnealdean. Lan egiteko sistema hori hiri handietan erabiltzen da eskuarki, alde onak dituelako horrelako obretan:
– Eraikin mugakideetan mugimenduak gertatzeko arriskuak txikiagotzen dira.
– Azaleko zarata-maila murrizten da.
– Beste sistema batzuk baino garbiagoa da.
– Azaleko lanak buka daitezke barruan lan egiten den bitartean.