NEGOZIO-ARLOAK

APARKALEKUA ETA URBANIZAZIOA IRUÑEKO KARLOS III.A ETORBIDEAN

Herria: Pamplona- Iruña (Navarra)
Bezeroa: Ayuntamiento de Pamplona
Urtea: 2007
Iruñeko Karlos III.a etorbideko (Nafarroako Gorteen kaletik Merindadeen plazaraino) eta Orreaga etorbideko lurpean dagoen aparkalekua egin zen.
Zehazki, 900 tokiko aparkaleku bat da. Lau solairutan banatuta daude, egoiliarrek ibilgailuak eta autoak gordetzeko.
Tokiak honela banatuta daude solairuz solairu: 1. sotoan, 210 toki; 2. sotoan, 215 toki; 3. sotoan, 223 toki; eta 4. sotoan, 251 toki.

Urbanizazio-antolamendua argia eta soila da, eta, hartan, zoladura gogorra eta berdeguneak konbinatu dira. Erdiko gunean landareak ipintzea erabaki zen, baita bertan egoteko eremuak eta zuhaitzak ere.

Aparkalekuaren barnean aurkitutako hondar arkeologikoak ere txertatu ziren (Erreginaren bastioiko zimenduak).