NEGOZIO-ARLOAK

APARKALEKUA ETA OINEZKOENTZAKO PLAZA, VIANAN

Herria: Viana (Nafarroa)
Bezeroa: Vianako Udala
Urtea: 2007
Aparkatzeko tokiak behar zirela eta, Vianako Udalak UE5 lursailean aparkaleku bat eraikitzea sustatu zuen, zati bat lurpean izango zuena, eta 176 tokirekin.

Aparkalekua diseinatzean, lursailaren ezaugarriak kontuan hartu ziren. Orubearen azalera 2.010 m² da, orografia malkartsua da, eta gehieneko desnibela, 9 m-koa. Hala, Serapio Urra eta Losada kaleen aldean, ia aparkaleku osoa lurpean dago, eta goiko solairuaren zati bat besterik ez da ikusten. Losada kalean, aparkalekuaren zati handiago bat ikusten da, desnibelaren arabera. Iturri zaharrerako bidetik eta Araseko errepidearen aldetik, berriz, ia aparkaleku osoa ikusten da.

Trafikoaren fluxua errazteko, zirkulu-formako ibilbidea antolatu da aparkalekuan zehar, solairu erdi bakoitzean. Bi eskailera-nukleo eraiki ziren. Horietako bat sarrerako aldaparen ondoan dago, eta igogailua du; bestea, berriz, aurkako aldean dago, eta komunak daude bertan.

Aparkalekuaren estalkiaren gainean, oinezkoentzako plaza egin zen.