NEGOZIO-ARLOAK

AMADOR PALMA APARKALEKUA, SESTAON

Herria: Sestao (Bizkaia)
Bezeroa: Ayuntamiento de Sestao
Urtea: 2012
Aparkalekua Amador Palma parkearen azpian dago, Sestaoko Vista Alegre inguruan. Iparraldean, Los Baños kalea dago, eta hegoaldean, Autonomia kalea.

Aparkalekuaren zati bat lurpean dago, eta hiru solairuk osatzen dute. Oinplanoak laukizuzen-forma du, eta aparkatzeko nasa (bi noranzkoko 5,00 metroko bidea) berdina da solairu guztietan.

Guztira, garaje gisako 253 tokidaude, honela banatuta hiru solairuen artean:
1. SOLAIRUA. Azalera eraikia: 2.080,72 m2. Toki-kopuru osoa: 95 (91 toki estandar eta minusbaliatuentzako hiru toki). Motoetarako tokiak: 1.
2. SOLAIRUA. Azalera eraikia: 1.912,08 m2. Toki-kopuru osoa: 87 (84 toki estandar eta minusbaliatuentzako hiru toki).
3. SOLAIRUA. Azalera eraikia: 1.560,98 m2. Toki-kopuru osoa: 71 (70 toki estandar eta minusbaliatuentzako toki bat).

Solairu guztiak besteetatik bereizita daude, ibilgailuak zuzenean kaletik sar baitaitezke bakoitzera. Hartara, ez dira behar izan solairuak barnean lotzeko aldapak.
Erabiltzaileak sartu eta irteteko, aldiz, solairu bateko irteera mugikortasun murriztua dutenentzat prestatu zen, Los Baños kalera ematen duena. Gainera, Autonomia kalean, solairu bakoitzera sartzeko sarrera/irteera daude, eskailera eta igogailuarekin.