NEGOZIO-ARLOAK

NABEA ETA BULEGOAK COMANSARENTZAT

Herria: Huarte – Uharte (Navarra)
Bezeroa: Construcciones Metálicas Comansa, S.A.
Urtea: 2005
Comansa enpresak instalazioak lekuz aldatzea erabaki zuen, tokia behar zuelako eta ekoizpen-prozesuak arrazionalizatu behar zituelako. Urbizkaingo (Uharte) gune berri bateko industria-nabe bat hautatu zuen, aurrekoa baino handiagoa.
Obraren barnean, 24.597,82 m²-ko industria-eraikina egin zuten, elkarri luzetara atxikitako eta arkupe-formako zortzi nabek osatuta, ekialdetik mendebalderantz. Barnean, aldagelak, zerbitzuetarako korridorea, instalazioetarako makinen aretoa eta beste bulego batzuk daude.
Orobat, 2.605,05 m²-ko bulego-eraikina egin zen bereizita, bi solairukoa.
Beirazko gune zabalak aipatu behar dira, hala nabeko bulegoetan nola aldageletan daudenak.
Saneamendu- eta iturgintza-instalazioak egin ziren nabe eta bulegoetan, baita lan hauek ere: lantegiko saneamendu orokorra, lursaileko urbanizazio orokorra, biltegiratze-lanetarako zelaia hormigoiarekin, zoladura, lorezaintza, itxiturak, eta lantegirako sarbidea kontrolatzeko etxola.

Obrasespeciales
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.