NEGOZIO-ARLOAK

EUROPAKO FOROA NEGOZIO-ESKOLA

Herria: Uharte (Nafarroa)
Bezeroa: Europako Foroa Negozio Eskola
Urtea: 2004
Europako Foroa Nafarroako Negozio Eskolak 40.000 m²-tik gorako azalera du Uharte herrian, Iruñerrian

Proiektuak heziketarako eraikin bati sortzen zaizkion premiei erantzuten die, atal hauekin: ikasgelak, bulegoak eta zerbitzuak (esate baterako, kafetegia, irakurtzeko gela eta komunak). Horiek guztiak beheko solairuan eta lehen solairuan daude. Instalazioak erdisotoan daude, eta behar bezainbesteko espazioa dago etorkizunean handitu nahi izanez gero.

Eraikinaren egiturak patio bat du erdigune, eta antolakuntza tipologikoa klaustro gisakoa da. Patioaren egitura antolatzeko, erabilera ezberdineko bi gune daude: kafetegia, liburutegia eta komunak. Hartara, patio berrien irakurketa kaleidoskopikoa egin daiteke, eremu bisualari eta topaleku izateko gaitasunari erreparatuta: zirkulazio-arteria bakoitza patio bati dagokio.

Vaillo + Irigaray estudioak proiektatu zuen eraikina.

Azalera eraiki osoa: 5.244,54 m²

Obrasespeciales
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.