NEGOZIO-ARLOAK

ENTREMUTILVAS URBANIZAZIOA

Herria: Mutiloa (Nafarroa)
Bezeroa: Arangurengo Udala
Urtea: 2008

Urbanizazioaren bitartez, bi Mutiloak (Mutiloagoiti eta Mutiloabeiti) batu ziren, eta bizitzeko atsegina den bizitoki-eremu bat sortu zen. Bi berdegune handi naturalizatu daude urbanizazioan, eta herritarrek behar dituzten zerbitzu guztiak.

Zehazki, 533.835 m2 hartzen ditu, eta 1.649 etxebizitza eraiki ziren. Horren barnean, berdeguneetarako utzitako azalera 204.110 m2-koa izan zen.

Lan hauek egin ziren:
• Lurrak mugitzea
• Lehendik zegoen erretena desbideratu zen, hormigoi armatuzko 1.800 mm-ko hodi baten eta ur zikinen kolektoreen bidez.
• 500 mm-ko diametroko kanalizazioa bideratu zen, eta kutxatilak egin ziren zaborrak era pneumatikoan biltzeko.
• Gainerako zerbitzuak bideratu ziren: edateko ura, gasa, elektrizitatea eta telekomunikazioak.
• Zoladura ipini zen. Nabarmentzekoa da baldosak, galtzada-harriak eta granitoa ipini zirela 36.000 m2-an baino gehiagoan.
• Bideetan, hiri-altzariak, seinaleak eta errodadura-geruza ipini ziren.

Obrasespeciales
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.