Herria: Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Gabiria (Gipuzkoa)
Bezeroa: Eusko Jaurlaritza
Urtea: 2016
Antzuolatik Ezkio-Itsasoraino doan azpitartea EAEko trenbide-sarearen (euskal Y-a) Gipuzkoako adarrean dago. Obren helburua trenbide-azpiegitura osoa diseinatzea zen, orduko 250 km-ra ere helduko den abiadura handiko trenerako.
Xede horrekin, lan hauek egin ziren: lurrak mugitzea, tunelak, biaduktuak, gaineko eta azpiko pasabideak, zeharkako drainatzerako obrak, zerbitzu publikoetan eragindako ondorioak konpontzea, eta ingurumen-eragina zuzentzeko neurriak diseinatzea.
Ibilbidearen % 87 inguru lurpean zehar doa, eta gainerako % 13a, aldiz, airez, biaduktuan zehar.
Tartean, egitura hauek eraiki behar izan ziren:
– Bi tunel artifizial
– Lurrei eusteko egiturak
– Bideko bi zubi
– Zeharkako drainatzerako bi obra