NEGOZIO-ARLOAK

MERCEDESEN KONTZESIONARIOA HANDITZEA

Herria: Zaragoza (Zaragoza)
Bezeroa: AGREDA AUTOMÓVIL
Urtea: 2018
Ágreda Automóvilen instalazioetako ibilgailuen erakustokia handitu zen, Zaragozako Manuel Rodriguez Ayuso etorbideko 110. zenbakian.

Oro har, asmoa eremu jakin bat handitzea zen, erakustokiaren hegoaldean (422 m²-ko azalera). Hartara, guztira 1.080 m² dira, salmentarako eta erakusketarako eremuek bat eginda. Horrez gain, irudia bateratzeko lanak egin ziren saldu ondoko eremuan, eskailera-nukleoan, komunetan, bulegoan eta artxiboan.

Lanak egin bitartean, kontzesionarioaren jardunari eutsi behar izan zitzaion. Hala, lanak koordinatu egin behar izan ziren, interferentziak konpontzeko eta berritze-lanak ahalik eta bizkorren egiteko.