NEGOZIO-ARLOAK

ONA EDM-REN BULEGOAK BERRITZEA

Herria: Durango (Bizkaia)
Bezeroa: ONA ELECTROTENSIÓN S.A.
Urtea: 2019
ONAk Durangon dituen bulegoak berritu ziren proiektu horretan, modernizatzeko, egungo premietara egokitzeko eta bat etortzeko markaren irudi-estrategiarekin.
Lanen esku-hartze maila askotarikoa izan zen. Adibidez, beheko solairuko bulegoen gunea goitik behera berritu zen, zoladura aldatu zen eta lehen solairuko bulegoak margotu ziren.
Sarrerako atondoan, harrerarako altzari altu bat ipini zen, eta bulegoen eremua bereizten zuen trenkada bota. Hartara, itxaroteko gune berria sortu zen, eta, atxikita, bilera-aretoak. Bulegoen eremua zeharo berritu zen. Emaitza bulego itxiz osatutako gune ireki bat da, bilera-areto eta guzti.
Sarbidearen gunean ere urbanizazio-lan txiki bat egin zen; zehazki, aldaketak egin ziren zoladuran, margoan, eta lorategian.