Saldu ondoko zerbitzua

Gure bezeroen gogobetetzea da Obras Especiales taldearen helburu nagusietako bat, eta, horregatik, arreta pertsonalizatu bat eman nahi diegu eraikuntza-prozesu guztian zehar, baita hura bukatu eta gero ere.

Gure bezeroen gogobetetzea da Obras Especiales taldearen helburu nagusietako bat, eta, horregatik, arreta pertsonalizatu bat eman nahi diegu eraikuntza-prozesu guztian zehar, baita hura bukatu eta gero ere. Horretarako, saldu ondoko zerbitzu bat dugu, obrak bukatu ondoren sor litekeen edozein gorabeherari edo erreklamaziori erantzute aldera.

Saldu Ondoko Departamentuaren prozedurak Obras Especiales taldearen kudeaketa-sistema integratuaren barnean daude; Bureau Veritas enpresak ikuskatuta dago, ISO 9001:2008, ISO 14001:2004 eta OSHAS 18001:2007 arauen arabera. Eraikuntza-, jarraipen- eta kontrol-prozesuak 4 fase ditu.

Proiektua analizatzearekin hasten da gure lana; gero, obra egiteko prozesua dator, arreta berezia jarriz bukaeraren azken fasean, eta, azkenik, eman egiten da obra, prozesuaren bukaeran. Baina gure lana ez da bukatzen lana amaitzearekin. Saldu ondoko zerbitzua eskainiz eta ezarritako metodologia batekin, zerbitzu iraunkor bat eskaintzen diegu gure bezeroei.