NEGOZIO-ARLOAK

URANTZU PILOTALEKUA BERRITZEA

Herria: Irun (Gipuzkoa)
Bezeroa: Ayuntamiento de Irún
Urtea: 2019
Eraikina 1934koa da, eta kirol-pabilioi moduan erabili da gaurdaino; bereziki, pilotan eta eskubaloian ibili dira bertan.
Irungo Udalak, zenbait aukera aztertu ondoren, Urantzu pilotalekua sendotzea erabaki zuen, egungo kokapen berean eta alde onei etekina aterata, kirol-egoitza eta topaleku gisa.

Xede horrekin, berrikuntza-lan osoak egin dira, frontisei eta estalkiko egitura metalikoari eutsita. Aitzitik, hormigoi armatuzko egitura berria egin da, harmailetarako, aldageletarako eta gimnasiorako.

Guztizko azalera eraikia 4.163,23 m²-tik gorakoa da, hiru solairutan. Gainera, jokalekuaz gain, harmailak, aldagelak, komunak, biltegiak eta beste instalazio batzuk daude.

Harmailak erretraktilak direnez gero, jokalekua 19,85 x 43 metrokoa ere izan daiteke, pistako kiroletan ere ibiltzeko modukoa. Gehienez, 727 ikusle sar daitezke.
Jokalekuaren helburua, batik bat, pilotan eta eskubaloian ibiltzea da. Bestalde, erabilera anitzeko lau areto ere badaude, eta horietako batzuk solairu berrian daude, Urdanibia plazari begira, pilotaleku txikiaren gainean. Sarbideak Junkal kalean segituko du.

Sarbide berri bat egin da parketik abiatuta, eta eraikinaren inguratzailea ere berria da.

4163m2-ko

azalera

727 IKUSLE

GEHIENEZ