Ingurumen konpromisoa

 Obras Especiales Bureau Veritasek ISO14001:2004 arauari jarraiki sinestamendutako ingurumena kudeatzeko sistema bat dugu, inguruaren babesa eta ingurumenaren gaineko eraginak murriztea ziurtatzen duena. 

Hainbat ekintza sustatzen ditugu, hartara ingurumen praktika onak bultzatzeko eta gure enpresak inguru naturala errespetatzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko. 

Honakoak dira ingurumen jarduketa horietatik eratorritako ekintzak:

  • Obretako hondakinak murriztea eta birziklatzea (kartoia, plastikoa, zura, etab.).
  • Obretako hondakinak birziklatzeko sentsibilizazio kanpainak.
  • Bulegoetako kontsumigarriak birziklatzeko eta aurrezteko sentsibilizazio kanpainak.
  • Garraiolari ez arriskutsuen erregistroetan izena ematea. 
  • Landu ezin diren lursailetan legarrak sustatzea eta ustiatzea, ondoren ingurumena lehengoratzeko eta kalteak konpontzeko.

Gure konpromisoa hainbat erakunderekin egiten ditugun kolaborazioetan islatzen da. Besteak beste, Recycla Chile (hondakin elektrikoak eta burdina ez diren materialak era arduratsuan birziklatzeko hitzarmena), COAR (paper, kartoi, toner eta tinta kartutxoen birziklatze solidarioa, haien balioa ospitale bati emanez) eta eraikuntzan ingurumena kudeatze aldera Zaragozako San Jorge unibertsitatearekin egiten ditugu kolaborazioak.